MATRIKULA BIDEZ ORDAINTZEKO ZERBITZUAREN BALDINTZAK AENA S.A.-KO AIREPORTUETAKO APARKALEKUETAN

1. HELBURUA

Dokumentu honetan matrikula bidezko ordainketa zerbitzuaren baldintza orokorrak eta aparkalekuaren funtzionamendurako araudia biltzen dira. Zerbitzu hau erabiltzeak baldintza orokor hauek osorik onartzea dakar berekin.

2. MATRIKULA BIDEZ ORDAINTZEKO ZERBITZUAREN BALDINTZAK

Matrikula bidezko ordainketa Aenako aparkalekuko egonaldiak kudeatu eta ordaintzeko sistema berria da eta Aena Club Cliente-ko bazkideek bakarrik erabil dezakete.

Sistema hau Adolfo Suárez Madril-Barajas eta Bartzelona-El Prat aireportuetan aurki daiteke; aurrerago gainerako aireportuetan egongo da eskuragarri. Matrikula bidezko ordainketa zerbitzuan alta emateko, Aenaren webgunearen edota aplikazio ofizialen bitartez erabiltzaile-profiletik datuak kudea daitezke.

Matrikula bidezko ordainketa zerbitzua aparkalekura sartu eta irtetean ibilgailuaren matrikula irakurri eta identifikatzean datza, eta, beraz, ez da tiket bat eman behar sartu eta irteteko. Aparkalekura sartzerakoan, irakurgailuak matrikula erregistratua ezagutuko du. Matrikula bidezko ordainketa zerbitzua aktibatuta egon behar da, eta, hala, hesia automatikoki irekiko da ibilgailua barruan aparkatu ahal izateko. Zerbitzu hau ibilgailuentzat bakarrik da. Beraz, motozikletek ezin izango dute matrikula bidezko ordainketa sistema erabili, matrikula hauek irakurtzea oso zaila baita.

Matrikula bidezko ordainketa sistema erabili ahal izateko, ibilgailuaren datuak eta ordaintzeko modua sartu beharko dira erabiltzaile bakoitzaren profilean. Txartel bati lotutako matrikula bat sartu behar da gutxienez. Gehienez hiru matrikula sar daitezke. Matrikula desberdinetarako txartel bera erabil daiteke, baina ezin dira matrikula bererako txartel desberdinak erabili.

Bestalde, ibilgailu bera erabiltzaile batek baino gehiagok erabiltzen badute, aparkalekuko egonaldi-prozesu guztia, ordainketa barne, matrikula bidezko ordainketa zerbitzuan alta eman zuen profilarekin lotuko da, hau da, matrikula erabiltzaile bakar bati bakarrik lotu ahal izango zaio.

Matrikula bidezko ordainketa zerbitzuan alta ematea beharrezkoa da aparkalekura sartu aurretik. Aparkalekuan sartu ondoren, zerbitzu hori aktibatzeak ez du balioko.

Klubaren deskontuez baliatzeko, itzulerako hegazkineratzeko txartela eskaneatu beharko duzu, zenbateko berria kalkulatu eta automatikoki gorde dadin.

Aparkalekutik irteterakoan, erabiltzaileak ez du inolako kudeaketa gehigarririk egin beharko, hesiak matrikula bidezko ordainketarekin lotutako ibilgailua identifikatuko baitu eta aparkalekutik alde egin ahalko duzu tiketik gabe. Une horretan, aukeratutako txartelari dagokion zenbatekoa kargatuko zaio.

Egonaldiaren zenbateko osoa 100 €-tik beherakoa bada (azken prezioa deskontuarekin, deskonturik bada), zuzenean jo dezakezu irteerara, hesia irekiko da. Aldiz, egonaldiaren zenbateko osoa 100 €-tik gorakoa bada (azken prezioa deskontuarekin, deskonturik balitz), erabiltzaileak kutxatik pasatu beharko du ordainketa osatzeko.

Ordainketa egin ondoren, zerbitzuaren estatusa “ordainduta” izango da, baina txartelarekin erroreren bat gertatuz gero, zerbitzuaren estatusa “ordaindu gabe” izango da. Erabiltzaileak txartel baliodun bat sartu beharko du eta ordainketa berriro egiten saiatu, edo kutxazainarengana jo ordainketa amaitu ahal izateko.

Erabiltzailearen ardura izanen da matrikula ordaintzeko zerbitzuan baja ematea, ibilgailua saltzen badu edo ibilgailuaren jabea izateari uzten dion beste edozein egoera gertatzen bada. Hala egiten ez badu, eta aparkalekura ibilgailu horrekin sartzen bada, aparkalekuko egonaldi-prozesu guztia, ordainketa barne, ibilgailu horretarako matrikula ordaintzeko zerbitzuan alta eman zuen profilarekin lotuko da, erabiltzaileak Aena Club profilean zerbitzuaren baja egiten duen arte.

Zerbitzuan baja emateko, ibilgailua aparkalekutik kanpo utzi beharko da. Ezin izanen da zerbitzuan baja eman, ordaindu gabeko egonaldiren bat baldin badago edo ibilgailua aparkalekuren batean aparkatuta badago.

3. TARIFAK

Matrikula bidezko ordainketa zerbitzuaren tarifak aireportu bakoitzak ezarritakoak dira. Erreserba bidez aparkatuz gero, zerbitzu horretarako ezarritako tarifa ezarriko da. Aurretiaz ezarritako erreserben termino eta baldintzak aplikatuko dira.

Aparkaleku orokorretarako eskaintzen diren tarifak ez bezala, matrikula bidezko ordainketa zerbitzua duten erabiltzaileek deskontuak jaso ahal izango dituzte Aena Club Cliente-ko bazkide izateagatik.

Sareko aireportuen tarifak ezagutzeko, sartu gure webgunera edo joan gure aparkalekuen bulegoetara.